bizibidaiak


 
1996an, zorroak bizikletan jarrita lehenbizikoz joan ginen elkarrekin bidaiatzera. Bidaia hartan etxetik oso gertu ginen, baina erabat aske sentitu ginen.

Geroago zikloturismoaren ibilbide klasikoak etorri ziren eta beranduago toki exotikoagoak. Beste leku batzuk bisitatzeko zoria izan dugu eta bidaia bakoitzaren itzuleran paisaia eta pertsona berriak ezagutzeko gogoa handituz doa.

Atal honen goitibeherako menuan eta maparen ikonoetan klikatuta hainbat bidaia aurkitu ditzakezu.

Bizikletaz bidaiatzea garraio, kirola, arrazoizko kontsumoa, natura, kultura, hezkuntza, turismoa, osasuna, demokrazia, berdintasuna edo askatasuna baino gehiago da; guztiaz gain, ilusioa da.

Advertisements