familia bizibidaiak

Atal honetan familia giroan egindako bidaiak bildu ditugu, beheko mapan kolore urdinez eta atal honen goitibeherako menuan azaltzen direnak.

Klikatu bizikleta baten gainean eta bidaia horren inguruko info+ ikusiko duzu.

1996an, zorroak bizikletan jarrita lehenbizikoz joan ginen elkarrekin bidaiatzera. Bidaia hartan etxetik oso gertu ginen, baina erabat aske sentitu ginen.

Geroago zikloturismoaren ibilbide klasikoak etorri ziren eta beranduago toki exotikoagoak. Beste leku batzuk bisitatzeko zoria izan dugu eta bidaia bakoitzaren itzuleran paisaia eta pertsona berriak ezagutzeko gogoa handituz doa.

Bizikletaz bidaiatzea garraio, kirola, arrazoizko kontsumoa, natura, kultura, hezkuntza, turismoa, osasuna, demokrazia, berdintasuna edo askatasuna baino gehiago da; guztiaz gain, ilusioa da.